2005-12-18

> BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2005

>
  • Berstolari Txapelketa Nagusia 2005 # Abenduak 18, igandea # Euskal Herriko Bertsozale Elkartea # BEC-eko Bizkaia Arena, Barakaldo, Bizkaia # Informazio gehiago >>> http://www.txapelketanagusia.com/nagusia1.php
  • EHGAMeko ESKLUSIBA!!! GURE GAIEI BURUZKO BERTSOAK > Sexu bereko pertsonen arteko harremanekin zerikusia izan duten bertsoen ariketak

> Finala: goizeko saioa # Binaka, gaia emanda hiruna bertso hamarreko txikian # IGOR ELORTZA / SUSTRAI COLINA # Ikaskideak zarete. Eskola-orduan, elkarri papertxoak bidaltzen ari zarete. Zureak, Igor, maitasun- mezuak dira, eta Sustrairenak bakean uztekoak. #

I. Elortza
Zure gainera egingo
nuke pozik salto
paperean idatzi
hainbat horrelako
ta zuk erantzunean
diostazu planto!
Sustrai ni ez nago prest
gaur baketarako
burkide bat behar dut
nire oherako. (bis)

S. Colina
Bihotz batek bihurtu
gintuen bi bando
eta gehiagorikan
ez dizut esango:
Igor Elortza zara
ta ez Marlon Brando
dagoeneko bota
dizut paper frango
ta hurrengoan ez da
papera izango. (bis)

I. Elortza
Oraingoan bai bota
duzula epela
hurrengoa ez dela
izango papela
ez gaur disimulatu
ni ez naiz tentela
Sustrai iruditzen zait
neuregatik dela
ipintzen duzunean
eskua horrela [1]. (bis)

[1] Sustrai Colinak eskuin eskua ordulari baten penduloaren modura mugitu ohi izan du ezker-eskubi. Igorrek bere keinu hori imitatzen du.

S. Colina
Nere laguna ez da
hain lagun arrunta
huskeriari ere
kentzen diot punta
baina begira jarriz
apurka-apurka
hau zuretzako dela
pentsatzen duzu-ta
Igor ez ote zaude
papelak galduta? (bis)

I. Elortza
Zoramenean joaten
zaizkit bai egunak
beti ezetz diosta
ta nire kuttunak
ez itzazu ipini gaur
hain begi ilunak
ezezko ta ezezko
zure erantzunak
biok gara aukera bat
galduko dugunak. (bis)

S. Colina
Ni naiz zure bihotza
ni zure arnasa
ta zu nere erritmoan
dihoan konpasa
nahiz eta ezetz esan
ta aurrera pasa
zure bihotz barruan
baietz utzi traza
ez omen da inoiz ahazten
lehen kalabaza. (bis)

> Finala: arratsaldeko saioa # Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean #ANDONI EGAÑA / AITOR MENDILUCE # Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren ondoan zaudete aurrez aurre. #

A. Egaña
Sentitzen naiz hain arraro
ez nuen asko itxaro
hamar zurito joango ziren
dozena bat ardo
zure gizona akabo
ta ni bezelaxe kalbo
sexu joera lehen argi neukan
orain dudan nago. (bis)

A. Mendiluze
Zuritotan jarri bapo
zeudenak barrenerako
eta ohartu ginenerako
presto oherako
orain dezu duda pranko
zergatik jakin beharko
agian sexu joera hain garbi
ez zeneukalako. (bis)


A. Egaña
Mesede edo kaltera
irten zitzaigun atera
pasa genuen gau eder hura
ahazteko ote da?
Badut irriki tankera
sexu joerak joera
guk zer arraio egin behar dugu
hemendik aurrera. (bis)

A. Mendiluze
Estu daukazu arnasa
ta larrituaren traza
ez eman ez du traszendentzirik
ez izan eskasa
ez ote zera jolasa
ala ulertzeko kapaza
gau hortan zerbait pasa da baina
ez da ezer pasa. (bis)

A. Egaña
Gauari jarri kandela
ez nuen espero bela
nik pentsatzen det errepikatu
behar litzakeela
eskatzen dizut horrela
beste saio bat itzela
ahal bada gozo eta luzea
kafe hau bezela. (bis)

A. Mendiluze
Lehenengo duda bizitzan
ohe hartantxe hasi zan
ta orain beste aukeran bila
ze ote zabiltzan
ez zazu gehiago esan
ez horren txepela izan
ta kafea nik konbidatzen det
baina lagun gisan. (bis)

> Finala: arratsaldeko saioa # Binaka, puntutan, gaia emanda, zortziko txikian 8 bertso osatu arte # AMETS ARZALLUS / ANDONI EGAÑA # Bi neska zarete. Barraketara joan zarete zuen mutil-lagunekin. Han hasi dira bi mutilak indarra neurtzeko tramankulu bati ukabilkadaka elkarrekin lehian. Zuek begira zaudete. #

A. Arzallus
Zure nobioa bai
intelijentea
A. Egaña
ba zurea ez degu
batere betea
A. Arzallus
zureak besoan du
indar dexentea
A. Egaña
zurea bestetikan
al da potentea?

A. Egaña
Gure mutil hauekin
ze atarramendu
A. Arzallus
ezin ote ditugu
paretikan kendu
A. Egaña
nereak maiz ohean
Urtain! esaten du
A. Arzallus
hobe zenun beste bat
bilatu bazendu.

A. Arzallus
Nerea berriz dago
Mike Taisonen alde
A. Egaña
tankera badaukate
zalantzarik gabe
A. Arzallus
iruditzen zait biak
dauzkagula grabe
A. Egaña
belarria horzkatzen
ohitua al zaude?

A. Egaña
Beste batzuk hartzea
hobeto genuen
A. Arzallus
baina etsi beharko
hautatu ondoren
A. Egaña
guk zer egiten degu
aspertuta hemen
A. Arzallus
eta nik neuk ez dakit
nola hartu nuen.

A. Arzallus
Aldatu beharko da
gaur sexu joera
A. Egaña
bai zuk eta bai nik’e
badegu aukera
A. Arzallus
ta elkarrekin sartu
gaitezen ohera
A. Egaña
nigatik pronto nago
joango al gera?

A. Egaña
Proba egiteko prest
nago ni benetan
A. Arzallus
ea gero ez garen
gelditzen penetan
A. Egaña
tio vivoak utziz
tio vivoetan
A. Arzallus
hoiek segi bezate
biek jostaketan.

A. Arzallus
Ustez tio bueno
hartu genun baina

A. Egaña
astakirtena irten
zaigu alajaina
A. Arzallus
garunean ez dute
besoetan aina
A. Egaña
nereak fuerteena
daduka mingaina.

A. Egaña
Eta ez det entzun nahi
zer esaten duan
A. Arzallus
beraz ez zaite jarri
zu bere onduan
A. Egaña
bakarrik gera bedi
merezi moduan
A. Arzallus
guk ere hala hobe
hobea genduan.

A. Arzallus
Zeren ta lauak ere
ez gabiltza zuzen
A. Egaña
orain bihurtu gera
zalantza almazen
A. Arzallus
pixagurea daukat
eta goazen goazen

A. Egaña
bueno ohira ez ohira
mugitu gaitezen.

> AZKEN BI BERTSOLARIAK # Binaka, gaia emanda hiruna bertso zortziko txikian # UNAI ITURRIAGA / ANDONI EGAÑA # Maritxu zara Unai. Zure aitak iturrira bidali zaitu, han freskatzen utzitako ardo txuriaren bila. Iturrira iritsi, eta Andoni, Bartolo aurkitu duzu mozkor-mozkor eginda. #

U. Iturriaga
Iturrira nentorren
aitak bialduta
niretzat ze ezustea
zu hemen aurkituta
aukera bat genuen
eta zeuk galduta
behin egongo bakarrik
ta zu mozkortuta. (bis)

A. Egaña
Tentazioa neukan
ardoa tarteko
pittinka hasi naiz ta
gero edan lepo
trago batzuk egina
neronen kalteko
baina oraindik kapaz naiz
ejem egiteko. (bis)

U. Iturriaga
Holako erantzunik
bizitza guztian
mozkorrik baina hartu
hain modu eztian
ejema joan ez dadin
halako ostian
sartu zazu burua
iturri azpian. (bis)

A. Egaña
Hau esatera ere
al nauzu behartu
erdi piripi nago
ta ez odol txartu
Maritxu hurbiltzera
pittin bat ausartu
ta neuk ikusiko det
burua nun sartu. (bis)

U. Iturriaga
Hara mozkorrik baina
zaude bero-bero
biok gaude gogotsu
ba tratua bego
ikusi nahi baduzu
hamaika jenero
ostadarra ikusten da
makurtu ezkero. (bis)

A. Egaña
Makurtu egin naiz ni
asmo onez beteta
ia Maritxu honek
zer zeukan gordeta
ostadarrik ez dago
kauen la puñeta
egun argi zen baina
ilundu du eta. (bis)