>
LIBURU HAU SAL-GAY # ESKATU ZUREA!
EHGAM-Gipuzkoa · ehgam@yahoo.com · Tel. 667.435.570
> Gay hiztegia, funtsean, hitz eta esamolde bilduma da. Euskal Herriko gay eta bisexual euskaldunok geure artean hitz egitean erabiltzen dugun hizkera bereziaren kutxa da. Baina ez hori bakarrik: gure herrian gay munduaren inguruan euskaraz sortu den kultur emaitzaren biltoki ere bada, hitzez gain, herritar homosexualon aldarrikapenen alde lan egiten duten taldeen berri ere ematen duelako, gay mugimenduaren kontsignen berri, eta argitaratu diren liburuena eta filmena. Horretaz gain, lesbianen eta transexualen mintzaira ere jaso da, denona den hiztegi honetan eserlekua eskaini baitzaie beren munduaz hitz egin diezaguten.
> AITOR ARANA # 1963ko abenduaren 21ean Legazpin jaioa. Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Lau urtez (1983 - 1987) euskera-irakaslea izana Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian. Sei urtez Legazpiko HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna. XUT literatur aldizkariko lankide eta arduraduna. Itzultzailea euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du. #